Onintza Enbeita.
BIRA

Mediku euskaldunak

2022ko ekainaren 11
00:00
Entzun
Pentsatzen dudana esateko adinean nago, eta esan egingo dut: gogaikarri hutsak zarete. Urteetan esan diguzue ea nahiago ditugun mediku euskaldunak mediku onak baino. Ez dakit zergatik pentsatzen duzuen osagile euskaldun bat ezin dela osagile ona izan, edo sendagile onak ezin duela euskaraz jakin. Edozein pertsonak nahikoa luke euskarazjakitea eta medikuntza ikastea mediku ona izatera iristeko, eta seguru dakit baldintza bi horiek betetzen dituen jende asko dagoela Osakidetzan lanean. Orain esaten diguzue ezin dugula pentsatu Osakidetzako mediku guztiek laugarren hizkuntz eskakizuna izango dutenik. Benetan, nahikoa da. Adarra jotzen diguzue eta ez daukazue biztanle euskaldunonganako errespeturik. Berdin dizue medikuarenera goazenean ezin badugu harekin lasai hitz egin geure-geurea dugun hizkuntzan. Zertarako hainbeste kontu, ezta? Azken batean, denok dakigu gaztelania: bai medikuak eta bai guk. Hara, ez dut entzun ere egin nahi medikuei laugarren hizkuntz eskakizuna eskatzearen gaineko komentariorik ez demagogiarik. Egia esatea nahi baduzue, hainbeste zapaldu dituzue gure hizkuntza eskubideak, hainbeste aldiz umiliatu gaituzue ze, honezkero, bigarren hizkuntz eskakizuna izatera iritsiko balira, kristorena irudituko litzaiguke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.