Onintza Enbeita.
BIRA

Herriaren memoria

2020ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Gaur bezalako egun batez oldartu zitzaien polizia Gasteizeko Zaramaga auzoko langileei. Ez da halakoak gertatu diren aldi bakarra izan, noski: polizia askotan oldartu zaie munduko edozein bazterretako langileei. Gasteizen, ordea, martxoaren 3 batez, norbaitek hala aginduta, tiro egin zien langileei: bost langile hil zituzten. Eta urte askotan, jende askok, ez du gertatua gogoratu nahi izan. Eta, urte askotan, auzokideak eta senideak izan dira hildakoak omendu eta gogoratu dituzten ia bakarrak instituzioen onarpenik gabe. Orain erraza edo ia erraza da esatea martxoaren hiruko hilketen kontrako ezer, baina polizia askotan oldartu zaie langileen hilketa salatu izan duten langileei. Memoriak, ordea, gauza horiek ditu: garrantzitsuak diren gauzei heltzen die. Eta garrantzitsua, kasu honetan, ez da polizia zenbat aldiz oldartu zaien memoria galdu ez dutenei. Kasu honetan inporta duena da auzokideek eta senideek ez dutela amorerik eman egia zabaltzeko bidean. Egiari garrantzia kentzen saiatu izan dira, baina Gasteizek memoria bizirik mantendu du. Memoria eta ahanztura antonimoak dira, baina ahanzturaren antonimorik borobilena ez da memoria, egia baino. Eta egia zabaltzen dugun aldiro, ahanzturari gerra irabazten ari gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.