Onintza Enbeita.
BIRA

Ardoa

2020ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Bat-batean dena behin-behinekoa da. Ez dakit zer egin: barre edo negar. Larunbateko ikuskizunean jendea faltako zaigu: Osakidetzak bere langileei esan die saihesteko jende asko elkartuko den lekuetara joatea. Eta gure ikuskizunean Osakidetzan lan egiten duen jendea bada. Aste Santuko bidaia bertan behera uztea erabaki dutenak aurkitu ditut kalean: badaezpada. Ez omen dakite gauzak nola egongo diren, eta litekeena ei da, bertotik irteteko arazoak izatea. Benetan? Hala omen diote. Maiatzean asteburua kanpoan egitea pentsatuta geneukan, baina orain ez dakigu joango garen edo ez. Pentsa, Italian unibertsitateak ere itxi egin dituzte. Beste gizon bat hil dela abisatu didate Whatsappez: 82 urte zituen, pneumonia zeukan. Berdin dio. Hobe omen dugu hotelik ez erreserbatzea, inon, inoiz. Ez gauzak lekutik atera, Onintza: inoiz bai. Ez dakit zer pentsatu. Munduko bazter honetan halako kezka badugu, zer izango da birus famatu hori ondoan dutenen bizitza.

Eta halako batean, lasaitasun mezu bat iritsi zait. Ardoa edatea ona omen da ez kutsatzeko. Ez dakit esan didanak nondik atera duen berria, baina zerbait ba omen du ardoak pandemiatik salbatuko gaituena. Ez daukat inolako oinarri zientifikorik duen egia esan dadin sinisteko, baina kaosaren erdian, salbu sentitzen naiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.