andoni egana
HITZ ETZANAK

Zakurra

2020ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Lanbidearengatik mahai-jiran ordu asko ematen dugunok denetik entzuteko aukera izaten dugu. Guretzat mesede. Azken batean Google txiki eta erreal bat bihurtzen da mahaia otordu garaian. «Politikari mordoska bat ezagutu dut eta denak berdinak dira», botako du batek. Eta zakurkerian segituko du, amua jaurtiz, nork zer erantzungo dion. «Trump, esaterako. Fama du txarra. Harroputza da. Baina horixe baino ez. Ekintzetan ez da besteak baino hobea edo okerragoa». Norbaitek erantzun printza bat luzatzen badio, zakurkeria ongi prestatua zekarrela erakutsiko du. «Trump baino gerra gehiagotan sartu zen Obama. Hura sartutako batzuetatik irten nahian dabil Trump. Eta bere lurraldetik jende gehiago egotzi zuen Obamak Trumpek baino». Erantzunen bat totelduko du norbaitek, baina zakur etorri zenak datu gehiago ditu une horretan eskueran... Zinismoa, konbentzioekiko axolarik eza, besteen zer esangoak ez geraraztea zangoak, korronte filosofiko gisara errespetagarri izan daiteke. Baina min ematen du berriketaldi horren aldi berean Zaporeak-ekoei eraso badiete faxistek, non eta Lesbosen, Grezian. Zinismoak grezierako kynós-en ditu sustraiak. Zakurrean. Eta zakur gehiegi dabil praktikan gure bazkalondoetan zinismo ariketak egin ditzagun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.