Onintza Enbeita.
BIRA

Behar duzuna

2020ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Sare sozialetan irakurri dut 30 urte pasatu direla lehenengo kasetea erosi nuenetik. Oraindik eskolan nenbilen, baina ahizpa zaharrak RRV deitzen zioten zerbaiten azken hondarrak entzuten zituen, eta egun batean, Negu Gorriak aipatu zidan. Edo elkarrekin entzun genuen irratian muguruzatarrek zerbait berria zekartela, edo batek daki. Kontua da, hor nonbait gordeta neuzkan pezetak hartu, eta zinta erosi egin nuela. Eta entzun nuen milaka aldiz, dena buruz ikasi arte. Orduan ez nuen pentsatzen disko hoberik egin zitekeenik ere. Oraingo perspektibatik begiratuta ere gauza onak zituen disko hark. Musikalki, ordura arteko gauza asko apurtu zituen (edo adituek hori esaten dute behintzat), eta hitzei dagokienez, oraindik indarra galdu ez duten leloak daude: euskalduna naiz eta harro nago, adibidez.

Horrelakoa da bizitza, egin zazu behar duzuna: batzutan amodioarekin, bestetan aldiz, gorrotoarekin. Kantuak kontestu propio eta berezia dauka, baina leloak edozertarako balio izan digu ikasi genuenetik hona. 30 urte dira Radio Rahim buruz ikasi genuela; egun bat gutxiago behar duguna egitea zein zaila den ulertu genuela. Amodioa eta gorrotoa hazi egin zaizkigu hiru hamarkada hauetan, eta inoiz erratu ere egingo ginen arren, bakoitzari merezi zuena eman diogu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.