andoni egana
HITZ ETZANAK

Lau hilabete

2020ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Sakelakoak hain adimentsu bihurtu zirenetik, zaila da afaloste batean gehiegi berotu eta apusturen bat galtzea. Disputa datu zehatzen bidez erabaki badaiteke behintzat, eztabaidan murgilduriko bi aldeak gehiegi katigatzerako norbaitek sakelakoari begiratu eta batari edo besteari emango dio arrazoia.

Gaur iluntzean edozein lagunartetan sua pizteko adinako galdera bat asmatuko nuke nik: «Zergatik jokatu zen Espainiako Futbol Ligako Eibar-Real Sociedad hura publikorik gabe?». Egizue proba. Botelasterrera, hamarretik bederatzi baino gehiagok COVID-19aren pandemia aipatuko du. Ate-joka zela ordurako. Konfinaturik geundela handik lau-bost egunera. Baina lagun kuadrillan beti izaten da txorrotxagoren bat, eta hark erantzungo du ezetz, publikorik gabe jokatu zela partida hura bi-hiru astez atzeratu beharra izan zelako, eta atzeratzearen arrazoia izan zela Zaldibarkoaren ondorioz inguru haietan zebilen aire pozoitua. Eta, sakelakoak sakelako, bi aldeek lukete arrazoi, nork nondik begiratzen dion propio gehiegi zehaztu gabe egindako galderari.

Modu jolastian aurkeztu nahi izan dutmingarria izan den kontu bat. Birusak gainerako denak irentsi dituen garaiotan komeni zen gogora ekartzea. Hilak sei gaur. Lau hilabete bi lagun galdu zirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.