EKOGRAFIAK

Hizkuntza politika pertsonalak

Lander Arretxea -

2018ko urriak 11

Marka pertsonalaren garaia da hau. Instagram, Linkedin, Twitter, Tinder. Denetan itxura ona eman behar, denetan asmatu behar nork bere burua saltzen, lan bat, lige bat, zabalkundea edo onarpenaren plazera lortu nahi bada. Hainbeste, non seguru izango den norbanakoentzako komunikazio plan pertsonalak eta aholkularitza saioak eskaintzen hasi denik. Eta hala ez bada, to, ideia opari.

Gurera etorrita, komunikazio plan horrek ezinbestean izan beharko du hizkuntza-politikari eskainitako atala. Ogia erosteko hautatzen den hizkuntzak baino askoz gehiago esaten baitu norberaz sare zabal bati —ikastolako lagunei, Erasmusen ezagututakoei, bere sektoreko profesionalei, balizko bezero edo kontratatzaileei— aldi berean zuzentzean egiten den hautuak. Zer esanik ez sare horien jabea pertsona publiko samarra bada, eta jarraitzaile elebidun zein elebakarrak —erdaldunak, noski— baditu. Euskal telebistako hainbat kazetari eta kolaboratzaileren egoera hori da, kasurako. Ezetz asmatu gehientsuenek zer hautatzen duten?

Aiora Mujika —a.k.a. @probatxoa— (besteak beste) youtuberrak bota du harria Twitterren: asko kezkatzen duela ETB1eko saioetan erreferente bihurtu direnek sare sozialetan gaztelania erabiltzeak; gazteek euskara lanarekin eta ofizialtasunarekin lotzea dakarrela horrek, erdarak aisialdiarekin eta lagun arteko komunikazioarekin lotzen diren bitartean. Ez zaio arrazoirik falta. Baina bidea egiten ari diren gazteengan fokua jartzetik harago, komeni da begirada zabaltzea: sakona eta ertz askokoa da arazoa, konponbidea erradikala bezain.

Batetik, neurri ausartak behar ditugu —klase askotakoak, baina ekonomikoak ere bai— militantziatik harago, euskara baliagarria izan dadin youtuber, komunikatzaile edo dena delako gisa ibilbide sendoa egiteko. Eta batez ere, behar dugu eredugarria izango den administrazio eta telebista publiko bat. Zer eskatuko dio langile bati euskarazkoarekin nola edo hala konplitu ondoren, gaztelaniazko albistegiari —benetan axola duenari, alegia— ordurik onena eta denbora bikoitza edo hirukoitza eskaintzen dion telebista batek? Nola konbentzitu inor euskaraz aritzearen garrantziaz, telebista horretan ere —erabaki askotan behintzat— «aizu, gaztelaniak den-denontzat balio du» logikak agintzen badu?

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Ramontxu Berri tabernan egondako 683 laguni egin ziete proba, atzo ©Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herrian, 492 positibo

Berria

Pertsona bat hil da Nafarroan, uztailaren 15etik lehena. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Galdakaoko Muguru tabernan izan ziren 420 laguni PCR proba egingo diete, eta Donostian PCR-ak egiten jarraituko dute Ramontxu Berriko bezeroei.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzeko.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna