Albistea entzun

EKOGRAFIAK

© Europa

Gorka Julio -

2018ko irailak 15

Copyright lege berria onartu du Europako Parlamentuak, Europako egitura instituzionalak hartutako erabaki penagarrien zerrendari beste bat gehituz. Eragin zuzena izango du sare sozialetan eta beste hainbat zerbitzutan igo daitezkeen edukietan. Baita kirol ikuskizunetan ere, era berezituan.

Onartu diren hainbat artikuluk sortu zuten zalapartaz hitz egin genuen zutabe honetan. Bada, egi bihurtu da, munduko milaka erakunderen eta pertsonen oposizioa izanik ere.

Lege berriaren arabera, tasa bat ezarriko zaie copyrighta duten edukiei, sare sozialetan eta beste Interneteko zerbitzuetan publikatzeagatik edo erreferentziatzeagatik. Horrekin batera, horiek aurretiaz —eta era automatikoan— iragazteko bideak jarri beharko dira martxan eta edukiak ezabatzeko aginduei berehala erantzun.

Filtro horien inguruko zalantzak asko dira, ez baitago batere argi hori nola egin beharko den. Batzuek Googlen eta Faceboken aurkako neurri bezala ikusi dute neurria. Gerra komertzialaren markoan sartu duenik ere bada, bi horiek AEBetakoak izanik. Errealitatean, bereziki negoziazio ahalmenik ez duten milaka zerbitzuri eragingo dio eta Internetek ematen zituen publikazio edo hedapenerako aukerei zailtasun handiak jarriko dizkio. Handiek beti izango dute negoziatzeko aukera, baina beste guztiek?

Bestetik, legean nabarmen azpimarratu da kirol ikuskizunei lotutako kontrola ere. Hedapen komunikatibo bat duten kirol ikuskizunetan argazkiak eta bideoak ateratzea mugatuz. Kirol gune batean ezingo da emisio publikorik egin, baldin eta horrek hedapenerako eskubideak saldu izan baditu. Eroak daude erromatar hauek.

Europarlamentarien ezjakintasuna, lobbyen lana eta interes ekonomikoen koktelan hartu duten erabakiak ondorio neurriezinak ditu, oraingoz. Bihar berdin esnatuko gara, baina ez gara hain aske izango. Memeak egiteko mugak izango ditugula diotenek ez dakit ez ote duten alarmismo fribolo bat pizten, baina alarma piztu, piztu behar dugu. Hau ez da nahi dugun Internet.

Hainbestetan aipatu, baina era efiziente batean inoiz martxan jartzea lortu ez dugun sare banatuen filosofia exekutatzeko ordua iritsi da. Galdera: Boterea banatuagoa egongo den sare bat martxan jartzeko unea iritsi al da?

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

ETBk uztailaren 27an eginiko zuzenekoaren irudia. ©BERRIA

LABek ardura hartzeko eskatu dio ETBri Guardia Zibilaren txalekoaren auzian

Uxue Rey Gorraiz

Sindikatuak gogor kritikatu ditu Andoni Aldekoa ETBko zuzendari orokorrak gaiaren harira Eusko Legebiltzarrean egindako adierazpenak. LABek salatu du zuzendaritzak zuzenekoan ziren langileei egotzi diela errua. «Bere burua zuritzeaz arduratu dira soilik».

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Homofobia zela eta, hainbat pertsona bakartu egiten ziren»

Ane Insausti Barandiaran

Homofobiaz eta indarkeriaz zipriztindutako gizartea erakutsi du Lamarcak liburu batean. Frankismo ostetik 2019ra, lehen eskutik bizi izandako hainbat indarkeria islatu ditu fikziozko lanean.
1 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Besta giro «berezia» Lizarran

Olaia L. Garaialde

Nafarroa Oinez jaiak ehunka lagun bildu ditu, eta antolatzaileek ontzat jo dute oro har. Hala ere, «formatu txikian» zenez, helburu ekonomikotik «oso urrun» gelditu dira. Tarteka euria izan arren, ia ekintza guztiak egin dituzte.

Aurtengo elkartasun maratoia antolatu duten erakundeen ordezkariek aurkezpen agerraldia egin zuten atzo, Bilbon. ©EITB

EITBren elkartasun maratoiak alzheimerra borrokatuko du

Alex Uriarte Atxikallende

Gaitz hori ikertzeko erabiliko dituzte dohaintzak. Abenduaren 16an izango da bilketa eguna.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.