Mikel Alvarez.
EKOGRAFIAK

Fikziozko dramatizazioa

2020ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun

ETBren egoitza, 2006ko ekaina. Hurrengo saiorako ideia bila, deialdi bat zabaldu ondoren, zuzendaritzaren bulegotik igarotzen ari dira banan-banan proiektuak aurkezten.

—Tira, zer duzue niretzat? Bota!

—Adi, LIP-DUB.

LIP-Zer!? Zer demontre da? Pasa dadila hurrengoa, mesedez.

—Ez ez! Itxaron apur bat! Nazioartean modan jartzen ari da. Kantu baten inguruan koreografia bat egitean datza. Normalean plano sekuentzia batekin egiten da, eta bidean jende ezberdina agertzen da kantuarekin playback-a eginez eta dantzan.

—Ez dut ikusten nola egin erakargarri kontzeptu hori 65 urtetik gorako ikusleei...

-Zer? Bueno, unibertsitate, geltoki handi edo merkataritza guneetan egin dira bereziki. Azkenaldian, ordea, kausa edo errealitate ezberdinak ezagutzera emateko erabiltzen hasiak dira. Hori baliat...

-Kausak? Politika? Hurren…

-Ez, ez! Lipdub-ak herrietara ekarri nahi ditugu! Kantu baten bidez eta norbanakoen, eragileen eta taldeen laguntzarekin herriak aurkezteko balia genezake!

Lipdub? Ez zait izena gustatzen, ezin diogu beste modu batera deitu? Ez dakit, hitz-joko dibertigarriren bat? Edo esaera zahar bat!

—Baina horrela da ezaguna munduan zehar, lipdub, eta modan dago!

—Mmmm... Alkain sartu dezakegu txisteak kontatzen...

—Zer?

—Apaiz bat sar genezake...

ETBren Egoitza, 2019ko iraila. Kafe ordua da zuzendaritza bulegoan.

—Ikusi duzue bideo hau? Alabaren eskolan egin dute. Begira ze polita.

—Joder, lipdub bat? Azken modan daude alabaren eskolan, e?

Lipdub? Ezaguna egiten zait hitz hori... A bai! Izan genuen eskale bat horrelako zerbait aurkezten behin, edo?

—Bai, hala da…

—Deitu! Saioa egin behar dugu!

—Baina... Ekoiztetxea itxi zuen.

—Zer dela eta?

—Umore saio baterako pilotu bat eskatu genion osoa erosteko asmoa genuela esanez.

—Eta?

—Ba, behin pilotua eginda, eta aurrekontua xahututa, mila aldaketa eskatu genizkiola. Betikoa.

—Kar, kar, baboa... Lasai, moldatuko gara. Lipdub esan duzu, ezta?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.