Albistea entzun

EKOGRAFIAK

TLKko kide baten aburuak

Juan Luis Zabala -

2021eko otsailak 23

Hemezortzi urte igaro dira Euskaldunon Egunkaria itxiarazi zutenetik. Orduan egunkari hartako langile zirenetako batek baino gehiagok ekarri du gogora efemeridea Twitterren. Eider Goenagak idatzitako txio honek labur eta zuzen islatzen du egun hark askorengan utzitako arrastoa: «Gaur 18 urte beldurrak esnatu gintuen. Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi, eta lankide eta lagunak eraman zituen atxilo. Otsailaren 20 bakoitzean ezin izaten dut saihestu egun hartako bizipenen zirrara sentitzea».

ETB1eko Biba zuek! saioan, Martxelo Otamendi eta Joanmari Larrarte elkarrizketatu zituzten Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak ostiralean, gertakari haiek eta egunkari hura gogora ekartzeko. Gai asko aipatu ziren elkarrizketan —euskal prentsaren orduko egoera, herritarrek proiektuari emandako bultzada, atxiloketak eta torturak, Egunero-ren sorrera lehenik, BERRIArena gero...—, baina zer pentsaturik handiena otsailaren 22an Donostian egin zen manifestazioaren irudiak eman zidaten niri. Batetik, hain pozgarriak, jakina, dudarik ez; baina, bestetik...

Ez dakit ez ote nuen egun hartan euskaldunon artean hainbeste aipatu ohi den herria azkeneko aldiz sentitu, bete-betean sentitu behintzat, indar eta konbentzimendu osoz. Otamendik esan zuen moduan, Euskaldunon Egunkaria itxi zuenean mugarri sentibera bat igaro zuen Espainiako Erresumako agintaritzak, eta manifestazioarekin jaso zuen erantzuna nolakoa izan zen argi uzten du A-8 autobidearen Zarauzko ordainlekua irekita utzi behar izan zela gogoratzeak.

Hala sortu zen berripaper hau, BERRIA, herritar askoren babesarekin. Baina errealitate ukaezina jartzen digute begien aurrean manifestazio erraldoi haren irudiek: ez datorrela bat jendetza hura euskarazko egunkari bakarrak —honek— gaur egun gizartean duen presentziarekin, ezta beste hark —Euskaldunon Egunkaria-k— duela 18 urteko operazio polizialaren aurretik zeukanarekin ere. Zergatik?

Larrartek esan zuen euskaldunoi geure buruarengan gehiago sinistea falta zaigula. Ez da gezurra, baina ikuspegi leunegia iruditu zait, eufemistikoa kasik. Dena den, ez egin kasu handirik niri, Bernardo Atxagak TLK deitzen duen taldeko kide egiteko moduan naizela uste baitut: Triste eta Lanturosoen Kolektibokoa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Arkitekturak asko aldatzen ditu bizitzeko moduak»

Jone Arruabarrena

Donostiako Itsas Etxea eraikina berritu egin dute, eta Europako sari batzuetarako izendapena jaso du. Kontserbadorearen eta eraldatzailearen arteko oreka bilatu nahi izan dute sortzaileek.
Txioengatik kobratzeko modua jarriko du Twitterrek

Txioengatik kobratzeko modua jarriko du Twitterrek

Edu Lartzanguren

'Super Follow' aukera ahalbidetuko du sare sozialak: kontu baterako harpidetza egin ahalko dute jarraitzaileek, hilean ia bost euroren truke, eta, horren bidez, kontuaren jabeak argitaratzen dituen mezu esklusiboak ikusi.

Ines Arrue eta Maialen Goñi, <em>Zinea</em> hedabide digitaleko kazetariak. ©ANDER MAKAZAGA

Zazpigarren arteaz, euskaraz

Urtzi Urkizu

'Zinea.eus' atariak erreferentzialtasuna lortu du ikus-entzunezkoen industriako profesionalen artean. Zinemari buruz aritzen den hedabide bat izaki, «jende berriari» ateak ireki nahi dizkio.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.