EKOGRAFIAK

Irakurtzeko bekak

Miren Manias -

2018ko azaroak 9

Zer falta du euskal literaturak erakargarriago izateko? Galdera hori egin zion Arantxa Iturbek Harkaitz Canori, Booktegi-ren saioko hurrengo ataleko idazleari helarazteko. Ez nekien, ordea, Katixa Agirre izango zenik protagonista, eta interesa nuen jakiteko zer pentsatzen duen. Laguna eta lankidea da Agirre, eta nobela bakarrik irakurri diot. Gogoan dut aireportuko hizketaldi batean agindu zidala Atertu arte, itxaron lanaren kopia bat, baldin eta nik beste lagun bati bere liburua oparitzen banion. Egun batean, Euskal Herriko Unibertsitateko korridorean, eleberria eman zidan eskura. Ordutik, ez dut aukerarik baliatu haren lana gustatu zitzaidan ala ez esateko —barka iezadazu, Katixa—. Aitortuko dut, baina, autorea bera gehiago ezagutzeko interesa piztu zidala irakurketak. Hain zuzen ere, Booktegi-ren —ez dakit zergatik aukeratu duten book, eta ez pukapuka (liburua, maorieraz), adibidez— telebista saioak horretarako aukera ematen du.

Agirrek uste du euskal literaturari gauza dezente falta zaizkiola. «Baina bidean gaude; jende gehiago inguratzeko, irakurle eta idazle gisa». Haren azken nobela (Amek ez dute) argitaratu aurretik egin zion elkarrizketa Canok. Finean, sortzaileei tokatzen zaielako ere liburuei aurpegi bat jartzea. Agirreri ez zaio deserosoa suertatzen promozioa —«egin behar den gauza bat da; ez bakarrik Euskal Herrian, orokorrean»—. Konpetentzia handia da eta merkatu logikan murgilduta daude idazleak. «Jada, amaitu da liburua idatzi eta bertan goxo geratzea».

Zeintzuk dira Euskal Herriko biztanleen irakurtzeko ohiturak? Siadecok egindako eta Elkarrek argitaratutako txostenaren arabera, euskaraz idatzitako produkzioaren merkatua 150.000 lagun ingurukoa da —16 urtetik gorakoen artean—. Liburu irakurleak dira hamar euskal herritarretik zazpi, baina soilik %11k irakurtzen dituzte euskaraz. Hizkuntza horretan ez irakurtzeko arrazoi nagusien artean, erraztasunik eza da (%42). Alegia, oztopoa izan daitekeena merkatua eta erabilera handitu nahi badira. Zentzu horretan edo ez, Agirrek eta Canok proposamen bat egiten dute: irakurtzeko bekak sortzea. «Idazteko ematen badira, beharbada bekak eman beharko lizkigukete irakurtzeko», dio Canok. «Bai, irakurri, eta gero etorriko da idazteko tenorea», erantzun Agirrek.

Ez zait ideia txarra iruditzen.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun sailburua agerraldi batean. ©Javier Etxezarreta/EFE

Murga: «Hau bigarren olatua da»

Olatz Esteban Ezkati

Azken orduetan nabarmen ugaritu dira kasuak Hego Euskal Herrian: 419 positibo atzeman dituzte, atzo baino 108 gehiago.

Bastidan, mahats bilketa, 2018an. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Araban ere PCRak egingo dizkiete sasoikako langileei

Berria

Arabako Errioxan mahats bilketan 2.500 eta 3.000 langile artean ibiltzea espero da, eta Jaurlaritzak baieztatu du aukera hori aztertzen ari direla. Nafarroak sasoikako langileei eginiko lehen proben emaitzak jaso ditu: denek negatibo eman dute.

Azkaineko (lapurdi) eskolako sartzea, itxialdiaren ondotik. ©Guillaume Fauveau

Bidarteko udalekua itxi dute langile batek positibo eman duela eta

Oihana Teyseyre Koskarat

31 haur izan dira kontaktu zuzenean. Udalekua hetsirik egonen da bi egunez gutxienez. Maskara derrigortu dute Bidarten, Ezpeletan, Getarian (Lapurdi) eta Donibane Garazin.

Aguraingo plaza. ©Aritz Loiola/FOKU

Aguraingo Kokolo eta Donostiako Ramuntxo Berri tabernetan izan direnei proba egitera joateko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Agurainen, uztailaren 29tik abuztuaren 2ra han egon zirenei egin die deia; Donostian, berriz, uztailaren 26tik abuztuaren 3ra egondakoei.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna