Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Gomendioen bila

Amaia Garcia -

2023ko ekainak 6

Euskaraz egindako telesailak non daude? Bilaketak egin ostean, gutxi aurkitu ditut. Bilatzen ari nintzen bitartean, telefono bat eman didate eta bertara deitu dut. Bertan Belarri Bero, bai esan? websailaz hitz egin didate. Websail hori hainbat herritan ikusteko aukera izan da, eta aurreko asteetan Hamaika telebistan ikusgai egon dela esan didate. Hamaika telebistako zuzeneko emisioak galdu ditudala esan diot, baina ez larritzeko esan dit telefonoaren beste aldeko ahots goxoak, dena online ikusteko aukera dudala.

Telefonoa eskegi, eta Youtuben Belarri Bero jarri dut. Bertan aurkitu ditut sei kapituluak. Bata bestearen segidan ikusi ostean, oso pozik amaitu dut, baina triste ere bai. Pozik emakumeek egindako fikzio bat ikusi dudalako, euskaraz egina, dibertigarria eta emakumeen sexualitateaz hitz egiteko aukera ematen duena. Triste jartzeko arrazoiak bestelakoak dira. Horrelako fikzioa egiteko talentua dagoela ikusi ostean, euskarazko websail edo telesail gehiago zergatik ez dauden galdetu diot neure buruari. Zoritxarrez, galdera hori ez da berria. Euskal fikzioaren arazoak urte asko daramatza, eta egoera ez da aldatzen. Zineman film berriak ikusi ditugu azken urteetan, baina telebistarako gutxi egiten da. Are gutxiago telebista publikoan.

Poztasunera itzuli nahi dut. Belarri Bero websailak geruza asko ditu, eta gai oso desberdinak jorratzen ditu. Garrantzitsuena emakumeen sexualitateaz hitz egiteko erraztasuna da. Oso modu erosoan eta dibertigarrian egin dute. Beste gai garrantzitsua teknologiaren aldaketak dira. Telefono linea erotiko batean lan egiten dute protagonistek, eta beraien lan egiteko tresnak zaharrak eta nahiko analogikoak dira. Teknologia berrietara ez dira pasatu eta enpresak arazo ekonomikoak ditu. Dena amaitu behar zela zirudien unean, teknologia berriek emakume horien negozioa berpiztu dute, eta lauren helburu pertsonalak betetzeko aukera izateko askatasuna eman diete. Lortu nuen telefono hartara berriro deitu dut eskerrak emateko, oraingoan ez didate hartu eta grabatutako mezu bat entzun dut. «Euskal telesail gehiago gomendatzeko aukerarik ez dugu. Berritasunak emateko online bidea bilatzen ari gara. Egoera salatzeko, Pantailak Euskaraz bezalako taldeetara gerturatzea gomendatzen dugu».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Mahats bilketan parte hartu zuten BERRIAlagunak, atzo, El Mozo Wines upategiko mahastietan. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Edan bai, bildu ere bai

Olatz Enzunza Mallona

BERRIAlagun batzuek mahats bilketa egin dute Lantziegoko El Mozo Wines upeltegian. BERRIAren 20. urteurrenaren harira antolatu dute ekitaldia, eta abenduan Hatsa ardo propioa ekoitziko dute.
 ©BERRIA

«ETAren armagabetzea kontatzea amesten nuen, eta lortu nuen»

Unai Etxenausia

«Irratiaren magiak konkistatu» zuen behin. Ordutik, lau hamarkada eman ditu Cobok SER irratian Euskal Herriko politika kontatzen. Joan den urtea amaitzearekin bat utzi zuen irratia, baina argi dauka ez duela kazetaritza sekula utziko.
 ©HITZETIK HORTZERA

«Bertso mundua etxea bezalakoa da niretzat»

Beñat Mujika Telleria

Hil honetan abiatu da 'Hitzetik hortzera'-ren denboraldi berria. Zenbait berrikuntzarekin itzuli da saioa; horietako bat, aurkezlea: Mirari Martiarenak hartu du Eider Perezen tokia saioaren gidaritzan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...