Erkidegoetako zuzendaritzak aukeratzeko hauteskundeak Podemosen

Enekoitz Esnaola -

2015eko otsailak 10
Datorren larunbatean jakingo da zein taldek zuzenduko duen EAEko Podemos-Ahal Dugu eta zeinek Nafarroakoa, eta ondoren argituko dituzte gehiago maiatzeko hauteskundeei buruzko asmoak. Europako bozen eta azken inkesten arabera, behintzat, indar garrantzitsuak izan daitezke Podemos eta hark sustatutako hautesle elkarteak. Atzo hasi zituzten Espainiako Estatuko erkidegoetako zuzendaritzak hautatzeko bozak, eta alderdian izena emanda daudenek ostiral gauera artean izango dute botoa emateko aukera. Telematikoki emango dute.

Nafarroan hiru hautagaitza daude: Nafarroak Ahal Du (Joan Josep Bosch da idazkarigai nagusia), Nafarroa Aldatu Ahal Dugu (Laura Perez Ruano) eta Pertsonen Ilusioa Mantentzen (Sandra Gonzalez). EAEn ere hiru talde aurkeztu dira agintea hartzeko: Euskal Hiria (Roberto Uriarte), Orain Ahal Dugu (Luis Angel Sanchez de la China) eta Euskadi Baita Ere (Iratxe Osinaga).

34 lagunek eta idazkari nagusiak osatuko dute zuzendaritza bakoitza. Haiek hautatuta emango dio amaiera Podemosek barne eraketari. Idazkari nagusiak alderdiaren estatuko Herritarren Kontseiluko kide izango dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna