Gasteizen eta Madrilen arteko «sintonia ona»

2018ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak esan duenez, harreman onak dituzte Espainiako Gobernuarekin, «hitzei dagokienez behintzat», eta «sintonia handia» dago bi gobernuen artean, baina hori «emaitza zehatz eta eraginkorretan» gauzatzea espero du. Horretarako lehenengo urrats gisa, berriro ere eskatu du ken ditzatela Mariano Rajoyren gobernuak Espainiako Auzitegi Konstituzionalean euskal lege batzuen kontra aurkezturiko helegiteak.

«Arrazoi aski eta sobera daude [Espainiako] Gobernuak idazkia aurkez dezan helegite horiei ez diela eusten adierazteko», esan du Erkorekak.

PPk Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen idazkari nagusi Amaia Fernandezek, aldiz, uste du helegiteak bertan behera uzteak ekarriko lukeela «Eusko Legebiltzarra legetik at dagoela onartzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.