Diputatu presoei kargua eteteko aukera, aztergai

2019ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Kataluniako Ara egunkariak atzo argitaratu zuenez, Espainiako Kongresuko abokatuak aztertzen ari dira preso dituzten diputatu eta senatari independentistei kargua eteteko aukera, Kongresua eta Senatua osatu ondoren. Oriol Junqueras (ERC), Josep Rull, Jordi Turull eta Jordi Sanchez (JxC) dira diputatu horiek, eta Raul Romeva (ERC), berriz, senataria. Egunkari horrek dioenez, ez dute argi erabakia nork hartu beharko lukeen. Diputatuei kargua etengo baliete, Pedro Sanchezek ez luke independentisten botorik beharko presidente izenda dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.