Martxoak 8: greba feminista

Gipuzkoa. Ikasleak, etorkizun parekidearen bidean greban

Milaka ikaslek hartu dute parte greba feministan, eta haien tokia nabarmena izan da mobilizazioetan. Botere harremanek hezkuntzan isla dutela salatu dute grebalariek. Bideoak albiste amaieran.

Ehunka ikaslek parte hartu zuten greban, hezkuntzako «zapalkuntzak» salatzeko.
Ehunka ikaslek parte hartu zuten greban, hezkuntzako «zapalkuntzak» salatzeko. JUAN HERRERO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ander De la Hoz -

2018ko martxoak 9

M8 emakumeok planto! leloa zuen atzo EHUren Donostiako campuseko Carlos Santamaria eraikineko horma batek. Bistakoa zen planto hori inguruan; ehunka ikasle 11:00ak noiz joko zain zeuden, Bulebarreko eserialdira abiatzeko. Grebaren ardatzetako bat izan da ikasleena, eta nabaritu zen hori atzo Gipuzkoan. Greba egin zutenen artean, Miren Paredes: «Patriarkatuari eusten dion oinarrietako bat da hezkuntza sistema, eta hori aldatu egin behar dugu».

Xingola, puxika eta besoko moreak soinean zituztela sartu ziren ikasleak Tolosa hiribidean barrena, eta haiei ehunka lagun batu zitzaizkien Bulebarrerako bidean. Talde handietan zihoazen ikasleak: «Planto egin dugu, hezkuntza eredu honek merkatura bideratzen gaituelako». Horrez gain, azpimarratu zuten sistema «kapitalista, heterosexual eta kolonialaren barruan» dagoen erakundea dela unibertsitatea, eta sistema horretan dauden botere harremanak islatzen direla bertan. Alabaina, talde horren ustetan, greba egiteko aukera izatea pribilegioa izan da: «Badakigu edozeinek ezin duela greba egin; eguneko soldata bizitzeko ezinbesteko dutenek, adibidez».

Greba feministarekin bat egin zuen Josune Lejarragak. Duela hiru urte amaitu zituen unibertsitateko ikasketak, baina campusera gerturatu zen lagunekin. Ikasle izan zen artean emakumeak «bigarren mailan» daudela nabaritu zuen: «Ikastolan emakumeak nituen irakasle gehienak; unibertsitatean, gizonezkoak. Lanbide askotan bezala, soldatak ere ez dira berdinak izango». Lejarragak azaldu zuen apurka pausoak ematen ari direla EHUn, baina oso azaleko aldaketak direla: «Egungo desoreka aldatzen ez den bitartean, nekez lortuko dugu berdintasuna hezkuntza sisteman». Halere, gogorarazi zuen EHUko errektorea emakumea dela, eta txalotu egin zuen Nekane Balluerkak grebarekin bat egin izana.

«Ikasle eta emakume gisa» greba egiteko hamaika arrazoi dituela adierazi zuen Lucia Erdoziak. Haren esanetan, greba deialdiaren lau zutabeak ikasketak, zaintza lanak, produkzioa eta kontsumoa lotuta daude. Zaintza jarri zuen horren adibide; zaintza lanetan emakumeak aritzen direla oro har, eta horregatik ikasketak utzi behar izaten dituztela askok: «Hori ez al da botere harremanen adibide? Gizonezkoen pribilegioen adibide garbia da hori».

Herrietan ere, planto

Donostian ez ezik, Gipuzkoako beste herri askotan ere jarraipen zabala izan dute Martxoaren 8ko mobilizazioek. Hainbat herritan antolatu zituzten greba feministarekin eta emakumeen nazioarteko egunarekin lotutako ekinbideak. Horien artean, bereziki jendetsuak izan ziren Arrasate, Azpeitia, Eibar, Irun eta Zarauzko elkarretaratzeak. Udaletxeko plazan bildu ziren ehunka emakume azpeitiar, kartulina moreak eskuetan zituztela mosaiko bat irudikatuz. M8 eta emakumeen ikurra irudikatu zituzten kartulinekin.

Jendetza bildu zen Eibarko Untzaga plazan ere, eta 400 laguneko pikete informatiboa ibili zen kaleetan zehar. Haietako 30 El Corte Ingles saltokiaren barruan geratu ziren irten ezinda, dendako zuzendaritzak pertsiana jaitsi zuelako. Lekukoen arabera, segurtasun zaindariek indarra erabili zuten haietako batzuen aurka; Ertzaintzak piketeko bi lagun identifikatu zituen.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Osasun langileak PCR probak egiten Donostiako Okendo kultur etxean, ostiralean. ©Gorka Rubio/FOKU

500 positibo baino gehiago atzeman dituzte Euskal Herrian

Berria

Bizkaian behera egin dute kasuek: 211 positibo izan dira. Neurriak indartzearen alde agertu dira hiriburuetako alkateak. Ortzaizen, Nafarroa Beherean, hiru pertsonari atzeman diete COVID-19 gaitza.

Neurri bereziak dituen taberna bat, Donostian. ©Gorka Rubio / Foku

Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek salaketa jarriko dute gaueko aisialdia mugatzearen aurka

Andoni Rekondo Izagirre

Uste dute «neurrigabea» dela 01:30ean ixteko agindua, eta laguntza ekonomikoak galdegin dituzte.

Bizkaiko zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan. ©Marisol Ramirez/FOKU

Bilboko zahar etxe bateko zortzi egoiliarrek positibo eman dute

Olatz Esteban Ezkati-Irati Urdalleta Lete

Gasteizko zahar etxe bat eta Mutrikuko eguneko zentroa itxi egin dituzte.

 ©Raul Bogajo / Foku

Lanbidek Zaramagako eta Laudioko bulegoak itxi ditu, bi langilek positibo eman dutela eta

Andoni Rekondo Izagirre

Bulegoetako gainerako beharginak ere etxera bidali dituzte berrogeialdia pasatzera. Bitartean, tramiteak webgunearen bitartez egin ahal izango dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna