Onena hastear da

Emakume Master Cupeko pilota goxoko finalak jokatuko dira gaur. Bihar erabakiko da zer bi pilotari dauden pilota mistoko finalean

ainara arratibel gascon
2021eko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Azken txanpan sartu da Emakume Master Cup txapelketa. Final nagusia, pilota mistokoa, hilaren 19an jokatuko da, Mungian (Bizkaia). Baina gaur, Matienako (Bizkaia) frontoian, pilota goxoko maila nagusiko eta bigarren mailako finalak jokatuko dituzte, etalehen txapelak banatuko dituzte.

17:30ean hasiko da jaialdia, eta hiru partida jokatuko dira. Bigarren Mailako finalean, Eider Zubizarreta zarauztarrak eta Lide Lopez ataundarrak neurtuko dituzte indarrak. Esperientzia eta eskarmentua izango dira aurrez aurre Lehen Mailakoan. Leire Etxanizek hiru aldiz jantzi du Emakume Master Cupeko binakako txapela. Ania Oronoz, berriz, pixkanaka gora egiten ari den pilotari bat da. 20 urte besterik ez du, eta zendu berri den Panpi Ladutxeren eskutik hasi zenpilotan jokatzen: haren ikasleetako bat izan da. Etorkizunekoen finalean, Maddi Barrokalek eta Ainhoa Romerok jokatuko dute.

Bestalde, bihareguerdian erabakiko da Muskizen (Bizkaia) zer bi pilotarik jokatzen duten pilota mistoko finala. Batetik, Olatz Arrizabalaga eta Amaia Aldaik neurtuko dituzte indarrak. Txapelketako pilotaririk indartsuenetako bi dira, eta partida lehiatua espero da. Beste finalerdian, Miriam Arrillagak Enara Gaminderen kontra jokatuko du. Egungo txapelduna da Arrillaga, eta finalerako sailkatzeko faboritoa da. Baina Gamindek buruarekin jokatzen duen jokalaria dela erakutsi du, eta estu har dezake Arrillaga. ETB1en emango dute.

Binakakoa, gaurtik

Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldian, Lizarran (Nafarroa) (ETB1, 18:15), txapelketari oso modu desberdinean ekin dioten bi bikotek jokatuko dute elkarren kontra gaur: Jaka-Mariezkurrena II.ak Laso-Imazen kontra. Lehenbizikoek orain arteko bi partidak galdu dituzte, etazuloan daude; bigarrenek, berriz, biak irabazi, eta sailkapen buruan daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.