GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO FINALA

2015eko abenduaren 11
00:00
Entzun
Parte hartzaileak

Zortzi bertsolari: Agin Laburu, Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Oihana Iguaran eta Unai Agirre.

Bi aurkezle: Saroi Jauregi eta Ion Zaldua.

Sei epaile: Eneritz Azkue, Elisa Iztueta, Maite Sukia, Zigor Leunda, Bakarne Urreaga eta Mikel Lersundi.

Hiru idazkari: Joxe Mari Altuna, Ane Errazkin eta Gorka Segurola.

100 lagun inguru egongo dira lanean, dena behar bezala atera dadin.

Egin beharreko lanak

· Binaka, gaia emanda, zortziko handian, hiruna bertso.

· Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.

· Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.

· Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.

· Kartzelako lana: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Buruz burukoa

· Binaka, gaia emanda, puntutan, zortziko txikian, zortzi bertso osatu arte.

· Binaka, gaia emanda, sei puntuko motzean, hiruna bertso.

· Kartzelako lana: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Sarrerak

· www.bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai.

· Ohi bezala, BertsozaleElkarteko bazkideek prezio berezia dute sarreran, 15 euro. Gaztetxoen sarrera 10 euroan da, eta gainerakoena, 20 euroan.

Finalaren egunean

· Illunbera iristeko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du antolakuntzak.

· Illunbeko ateak 15:30ean zabalduko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.