«Bidegile denak» gogoan hartuta hasi da biltzarra

2018ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Agintarien harrerarekin ekin zioten kongresuari atzo Arantzazun. Tartean izan ziren, besteak beste, Mikel Biain Oñatiko alkatea, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburua. Laboral Kutxako arduradunak ere izan ziren ekitaldi horretan, babesle gisa, baita Arantzazuko frantziskotarren ordezkariak ere —Paulo Agirrebaltzategi Jakin-eko kide historikoak hitz egin zuen—.

Euskara batuaren «bidegile guztiak» izan zituen gogoan Olanok, euskara estandarra «adosten eta gauzatzen» aritu diren guztiak. Luis Villasante euskaltzainburu izandakoaren pisua nabarmendu zuen Zupiriak. Biainek eta Agirrebaltzategik, berriz, gogorarazi zuten Arantzazuk garrantzi handia izan duela euskararentzat.

Etorkizunaz ere aritu ziren. Erabilerari begiratu zioten Jaurlaritzako eta diputazioko ordezkariek. Zupiriak Euskaltzaindiari eskatu zion «arau argiak» eman ditzala. Bidegurutzearen ideiari heldu zion Olanok: «Bi aukera dauzkagu: deserosotasun erosoan jarraitu, erabilera makaltzen ari dela, edo bultzada berri bat eman».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.