Foru aldundiek kudeatuko dute AP-68 errepidea

2019ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Transferentzien bi batzorde misto egin zituzten atzo Eusko Jaurlaritzako eta Arabako eta Bizkaiko foru aldundietako ordezkariek. Haietan, adostu zuten foru aldundiei eskualdatzea AP-68 autobidearen titulartasuna, Gernikako Estatutuak dioen moduan. Guztira, 77,5 kilometro ditu errepide horrek Euskal Herrian —55,2 kilometro Araban eta 22,3 Bizkaian—. Espainiako Gobernuak joan den apirilaren 16an Jaurlaritzari transferentzia hori egin izanaren hurrengo pausoa da hartutako erabakia, eta 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera jarriko da martxan. Erabaki horren ondorioz, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako errepide guztiak foru aldundien eskumenekoak bilakatuko dira.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailearen arabera, «erabaki garrantzitsua da autogobernurako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.