EHU 200 unibertsitaterik onenen artean dago sei espezialitatetan

Irati Urdalleta Lete.
2021eko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Shanghaiko Jiao Tong unibertsitateak munduko 500 unibertsitaterik onenak zerrendatu ditu espezialitate akademikoen arabera. Bertan, EHU Euskal Herriko Unibertsitateak 200 unibertsitate onenen artean egotea lortu du sei diziplinatan, eta munduko 500 onenen artean, 24tan.

Are emaitza hobeak lortu ditu hiru espezialitatetan: rankingean munduko 150 unibertsitate onenen artean dago Ingeniaritza Metalurgikoan, Ingeniaritza Kimikoan eta Kimikan. Gainera, 200 unibertsitaterik onenen artean dago Elikagaien Zientzia eta Teknologian, Materialen Zientzia eta Ingeniaritzan eta Nanozientzia eta Nanoteknologian. Nabarmentzekoak dira beste hainbat arlotan lortutako emaitzak ere: 300 unibertsitaterik onenen artean dago Ingurumen Zientzia eta Ingeniaritzan, Energiaren Zientzia eta Ingeniaritzan, Matematikan, Fisikan, Nekazaritzako Zientzietan, Farmazian, Zientzia Farmazeutikoetan eta Hezkuntzan.

Eva Ferreira EHUko errektorearen irudiko, «emaitza esanguratsuak» lortu dituzte. Azpimarratu duenez, EHU «unibertsitate sendo bat» dela erakusten dute, «oinarri zientifiko irmoa eta dinamismo handia duena».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.