Asteburuan lau eraso matxista salatu dituzte

2019ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Asteburuan lau eraso matxista salatu dituzte Bizkaian eta Gipuzkoan. Ostiral gauean, bortxaketa bat salatu zuten Beasainen (Gipuzkoa). Ertzaintzak ez du informazio gehiago eman kasu horri buruz; asteburuan protesta egin dute herrian. Santurtzin (Bizkaia), emakume batek salatu du txosnetan eraso ziotela larunbat gauean; Ertzaintzak 19 urteko gizon bat atxilotu du. Igandean protesta egin zuten herrian.

Hain justu, igandean 22 urteko gazte bat atxilotu zuten Hernanin (Gipuzkoa), zahar etxe batera sartu eta bertan zegoen andre bati eraso egiteagatik. Zentrotik ihes egin zuen gazteak, baina Ertzaintzak atxilotu zuen ondoren. Igandean, beste eraso bat ere salatu zuten, Barakaldon (Bizkaia): emakume batek salatu du sexu erasoa egin ziotela. Ertzaintzak ikerketa hasi du, eta ez du datu gehiago eman. Protesta egin zuten atzo Barakaldon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.