Elikagaien kontratuek ekoizpenaren kostuak jaso beharko dituzte

joxerra senar
Iruñea
2020ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Lehen sektorearen protesten aurka, Espainiako Gobernuak elikagai katearen legearen erreforma aurkeztu zuen atzo. Egunotan, nekazariak eta abeltzainak salatzen ari dira jatorrizko prezioa euren kostuen azpitik ezartzen dela. Aldarrikapen hori ikusita, Madrilgo gobernuak proposatu du elikagaien kontratu orok ekoizpen kostuak jaso beharko dituela derrigorrean. «Beharrezko klausula izango da hitzartutako prezioak kostuak estaltzen dituela». azaldu zuen Luis Planas Nekazaritza ministroak. Haren hitzetan,jatorrizko prezioa negoziatze ko orduan, nekazarien posizioa indartuko du horrek.

Era berean, erreformaren arabera, debekatu egingo da elikagai katean ekoizpen kostuaren azpitik eta neurri berean salerostea. Gainera, debekatu egingo dira produktuaren prezioari eta irudiari buruz nahasmena eragin dezaketen«iruzur itxurako sustapenak».Supermerkatu eta saltokietan kontsumitzailea erakartzeko hainbat produkturen prezioekin jokatzeko taktikari egingo lioke erreferentzia.

Aldaketa betearazteko, Espainiako legeak isunen kalifikazioa gogortuko du. Lehenago, elikagai kontratuak idatziz ez egitea isun arina zen, eta orain larria izango da. Halaber, kontuan hartuko da legea larriki urratu dela baldin eta elikagai katean balioari kalte egiten bazaio, edo prezioaren eta irudiaren gainean nahasmena eragiten bada. Zenbatekoa ez dute aldatu —larriak, 100.000 euro, eta oso larriak, milioi bat—.

EHNEren iritzia

Edukia xehetasunez ezagutu aurretik, Iruñeko prentsaurrekoan, erreforma horri buruz galdetu zieten EHNEko ordezkariei. Imanol Ibero Nafarroako adarreko presidenteak«itxaropenez» ikusi du kostuen azpitik saltzeko debekua, baita elikagaien balioa okertzeko azalera handiko guneen taktika zigortzea ere. Iberok zehaztu zuen euskal administrazioek zaintza lanak egiteko ahalmena dutela, baina ez dutela baliabiderik jartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.