Gatazkaren konponbidean izan duen rolaz jardun da Josu Urrutikoetxea

Haren aurkako epaiketa otsailera atzeratuko da ziurrenik. 'Marianne' aldizkariari elkarrizketa eman dio, negoziazioen gorabeherak aipagai

Erredakzioa
2020ko urriaren 16a
00:00
Entzun

«Diplomaziaren oinarrizko legeen gainetik Frantziako Estatuak ni auzipetzea erabaki du. Ikuspegi penala lehenesten du, eta ez du ikusi nahi gatazka bortitzetik ateratzeko egindako indarra». Honela mintzatu da Josu Urrutikoetxea, Frantziako Marianne aldizkarian egin dioten elkarrizketan. «2002tik, klandestinitatera igaro nintzenetik buru-belarri aritu naiz lanean gatazka amaitzeko, ondorengo belaunaldiei ez uzteko», jaso dute Marienne-n.

 

Frantziako Dei Auzitegiak atzeratu egin du Urrutikoetxearen aurka datorren astelehenean eta asteartean egitekoa zen epaiketa, osasun egoerak lekukoen presentzia arriskuan jar dezakeelakoan. Baliteke otsailean izatea; astelehenean ezagutaraziko dute data. 2010ean sasian zenean egin zioten epaiketa bategatik epaituko dute Urrutikoetxea, etakidetzat jo, eta, ofizialki 2006an hasi ziren elkarrizketak prestatzeko, 2002-2005 artean ETArekin harremanak izatea leporatuta. Urrutikoetxeak epaiketa berriro egiteko eskatu zuen iaz atzeman ondoren. Haatik, bigarren auzia bai eginen dute Zigor Auzitegian, ordurako ez baita aurreikusten lekukorik. 2011-2013an Osloko mahaiaren garaian ETAren buru izatea leporatzen diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.