Elustondok ez du dimisiorik emango, eta ezin dute kaleratu

Imanol Magro Eizmendi -

2018ko abenduak 22
Luis Mari Elustondo Euskadiko Futbol Federazioko presidenteak ez du dimisiorik emango. Herenegun, Espainiako Futbol Federazioko bileraren amaieran, Jose Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko buruak dimisioa emateko eskatu zion, «duintasunagatik» eta Euskadiko federazioko klubek urteroko bileran harturiko ofizialtasunaren eskaeraren harira. Elustondok ez zuen bileran erantzuteko aukerarik izan, Rubiales eskaera egin ondoren aretotik irten baitzen beste bilera batera joateko.

Eskaerak, baina, ez du arrakastarik izango, Elustondok ez baitu bere kargua uzteko asmorik. Are gehiago, EEFko presidenteak berak atzo argitu zuenez, Rubialesek ezin du bera kargutik kendu. Rubialesen keinua argigarria da, Euskadiko Federazioak negoziazio epe bat hasteko eskatu behar baitio Espainiakoari, UEFAn eta FIFAn integratu ahal izateko haren onespena behar baitu. Elustondo negoziazio horietan egongo da. Euskadiko Federazioak egin zuen eskaera, eta hari dagokio mahaian esertzea.

Euskal Herria Kirola elkarteak, bestalde, elkartasuna adierazi dio Elustondori. Ofizialtasunaren aldeko elkarteak eskerrak eman dizkio presidenteari, eta baita bileran botoa eman zuten taldeei ere. 44 taldek bozkatu zuten, eta 43 aldekoak izan ziren. Elkarteak esan duenez, jokalari eta entrenatzaile gehienak ere aldekoak dira, botoa ez eman arren.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna