ZUZENDARIAREN HITZETAN

2017ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Adrian Gonzalez. «Borrokalaria. Mutiko ona».

Gari Bravo. «Kalitatea. Liderra».

Beñat Txoperena. «Txirrindulari profesionala. Oso ona».

Ander Barrenetxea. «Esperientzia hartzeko ordua iritsi zaio».

Mikel Bizkarra. «Eskalatzaile onena, eta, oraindik ere, hobetzeko aukera daukana».

Aritz Bagues. «Taldeko txirrindulari bikaina. Oso-oso garrantzitsua».

Pello Olaberria. «Borrokalaria. Ilusioa».

Imanol Estevez. «Garailea. Etorkizun handia dauka».

Gotzon Udondo. «Langilea. Taldearen alde egiten duena».

Mikel Iturria. «Taldearentzat oso garrantzitsua».

Aitor Gonzalez. «Esperientzia handiko txirrindularia. Asko emango digu».

Eneko Lizarralde. «Ia bost urte daramatzat berekin lanean, eta gero eta hobeto ari da. Itxaropen handia daukat».

Oscar Rodriguez. «Oso gauza politak egin ditu. Oso igotzaile ona. Itxaropen handia daukat».

Julen Irizar. «Ziur nago oso profesional ona izango dela. Lau xehetasunekin erakutsi du zorte pixka bat edukiz gero etorkizun handia daukala».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.