Xabier Amuriza.
PASCALEN ESFERATIK

Hidrogenoa

2018ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Hasieran hidrogenoa zen
eta hidrogenoa hasiera zen.
Dena zen hidrogenoa
eta hidrogenoak egin zuen dena.
Berarengan zegoen bizia
eta biziak ekarri zuen gizakia.

Gizakiak hidrogenoari
erantsi zion izen bat
eta espiritua deitu zion,
baina inork ez daki zer den,
nahiz hartatik eginak garen
eta hartan gauden.

Adimena da zulo bat
txit mehea, txit luzea.
Zuloak den guztia
irents dezanean,
baden guztia zulotik
igaro dadinean,
hidrogenoak ez du
beharko izenik,
ez bada H bakarrik,
mutua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.