Albistea entzun

IRITZIA

Zarata, arte bihurtua

Z / Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Erkizia - Musikaria

2017ko uztailak 8

Ezkerreko belarrian ate karrankari bat. Bi. Hirugarren egurrezko ate bat, oraingoan eskuinetik. Jarraian, ate mordoa. Etxe zaharretako sarbide edo beldurrezko zinemaren soinuzko fetitxe. Jatorria da guttienekoa. Ateak dira, ate hotsak, karrankatzen. Belarrien bidez senti daiteke haien pisua, akaso tamaina, beharbada indarra. Eta hamabost segundo baino igaro ez direnean, ate izateari uzten diote bertze zerbait bihurtzeko ahaleginean. Izan liteke tronboi nekatuaren intziria, saxofoi lokartuaren aharrausia edo arko pisutsu eta luzeen bidez kontrabaxu bati urratutako kexua. Arrazoia da guttienekoa. Elkar gainjartzen dira beraien artean eta belarrien artean. Elkar laztantzen dute.

54 urte pasatu diren arren, Pierre Henry konpositorearen Variations pour une porte et un soupir (Ate eta hasperenentzako bariazioak, 1963) entzuteak oraindik badu musikarenganako hain sentiberak diren gure belarrietako ileak pizteko gaitasuna. Eta bikain laburbiltzen du berriki hil den musika konkretuaren aitapontekoaren lanaren esentzia: Ezin da entzun gabe aditu, ezin da aditu gabe entzun. Soinuak ulertzea eta hauetan galtzea ez dira antonimoak.

The Art of Sounds film dokumentalean Eric Darmon eta Franck Malletek osatu zuten Pierre Henry (Paris, 1927 - Paris, 2017) konpositorearen erretratuak, oraindik ume baten ilusioarekin eta jakin-minarekin entzuten duen pertsona erakusten du. 80 urterekin, mikrofonoak estandarte gisara hartuta, Parisko kaleak soinu bila arakatzen, Betthovenen sinfonien berrirakurketa kritiko eta ironikoa konposatzen, soinu-makinen tripa eta kableekin eskultura collage konkretuak egiten, bere etxean hogei lagunentzako kontzertuak egiten, edo Pompidou museoaren atariko plazan techno musikarekin jolasean gozatzen duen entzule nekaezina, mugagabea, erakusten du pelikulak. Hark bezala entzuten saiatzea aski da ulertu beharrekoa ulertzeko. Umetan entzundako eta umeak bezala gogoratutako soinu unibertso koloretsu batekin margotutako barne paisaiak dira Henryren konposizio jolastiak. Ezinezko musikekin amets egiteko jaio zen lengoaia (musique concrete) bizi-filosofia bihurtuta, Peter Panen sindromea bizirik mantentzeko ahaleginean bizi-iraun zuen entzulearen autorretratuak. Horren adibide, akademiaren seriotasunarekin, rock musikaren bat-bateko etorriarekin, psikodeliaren bidaiazaletasunarekin eta akustikaren misterioekiko harridurarekin eraikitako harrabotsezko sinfonia kaleidoskopikoz osatzen da bere lan zerrenda luzea. Henryk musikaria altabozarekin ordezkatu zuen, konpositorea interprete bihurtu zuen, musika elektronikoa estudiotik askatu zuen, eta itxura batean hotza, zerebrala eta mekanikoa zirudien zarata-musika elegantziaz jantzi zuen, jazz musikarien gisara.

Zarataren gerra (ere) deitu izan zen Bigarren Mundu Gerrak begi aurrean erakutsitako izugarrikerien aurrean, belarrientzako reset modura, utopia musikal berriak proposatu nahi izan zituen belaunaldi oso bat desagertu da Pierre Henryren heriotzarekin. Musika konkretuaren oinarri teorikoa ezarri zuen Pierre Schaeffer-ek (1910-1995) irekitako bideari jarraituz, musikaren utopiak bilatzen lan egin zuten Edgar Varese (1883-1965), Iannis Xenakis (1922-2001), Luc Ferrari (1929-2005), Bernard Parmegiani (1927-2013) edo Pauline Oliveros (1932-2016) bezalako konpositoreen lehen belaunaldi iraultzaile hartako azken ordezkaria zen bera.

Musikaren kontzeptua behin betiko aldatu zuen mugimendu artistikoaren testigu eta protagonista pribilegiatu honen ateak jo du azken danbatekoa. Bere musikaren bidez irekitako ateek ordea, karrankari jarraitzen dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Festibalaren aurkezpena, gaur, Iruñeko Baluarte jauregian. ©Nafarroako Gobernua

Uztailaren 16tik abuztuaren 1era egingo dute Erriberriko XXII. Antzerki Jaialdia

Ane Eslava

Egitarauan askotariko proposamenak egongo dira. Konpainia nafarren 11 emanaldi eskainiko dituzte.

Marvin Gaye musikaria, 1973an, <em>Let's Get It On</em> diskoaren grabaketa saio batean. ©JIM BRITT

Marvin Gayeren maitasunezko protesta kanta

Andoni Imaz

Mende erdia bete da Marvin Gayek 'What's Going On' diskoa atera zuenetik. Mugarri bat da soul musikan, eta ereserki bat eskubide zibilen aldeko mugimenduarentzat.

Joyce Carol Oates idazlea eta Raymond Smith editorea, 1972an. ©BERNARD GOTFRYD

Nolakoa zen literatura orain dela 50 urte?

Gorka Arrese

1971n, Vietnamen oraindik gerran zeuden bitartean, liburuak irakurtzen ziharduten literaturazaleek. Giorgos Seferis eta Friedebert Tuglas hil ziren urte hartan. V.S. Naipaulentzat izan zen Man Booker saria, eta Nobel saria, Pablo Nerudarentzat.

 ©ANE GARCIA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna