Irudia Bilbo

Marokora itzultzea, giza eskubideen urraketa «larria»

M. DEL VALLE / FOKU.
2018ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Abuztuaren 22an, 116 migratzailek Ceuta (Espainia) eta Maroko bereizten dituen hesia igaro zuten. Biharamunean, Espainiak Marokora itzuli zituen, bi estatuek 1992an sinatutako akordio bat erabilita. Mugak Zabalduz karabanak gogor salatu du: «giza eskubideen urraketa larriak» direla esan du, mugan bertan egindako itzulketak direlako. Auzitan ipini du Espainiak eta Marokok bete ote dituzten itunak ezartzen dizkien obligazioak. Era berean, Marokok migratzaileei ematen dieten tratu «txarraz» ohartarazi du. Bilbon elkarretaratzea egin zuten atzo, salaketa horrekin bat eginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.