Irudia. Miarritze

Euskara-frantsesezko lehen familia liburua

GUILLAUME FAUVEAU.
2021eko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Miarritzeko (Lapurdi) Herriko Etxeak euskara-frantsesezko lehen familia liburua sortu du. Bretainiako eta Korsikako zenbait udalen ondotik, Ipar Euskal Herrian halako dokumentu elebidun bat proposatzen duen lehen instituzioa izanen da. Herriko etxeak eramaten duen «euskararen biziberritzearen aldeko politika publikoaren» testuinguruan kokatu dute. «Fase berri bat abiatu nahi genuke Miarritzen, oztopoak gaindituz», azaldu du Maider Arostegi auzapezak. «Herriko erabiltzaileek gehiagotan topatu behar dute euskara beren egunerokoan. Hori da euskarri sinboliko hau sortzearen xedea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.