Irudia. Lesbos

'Aita Mari' helmugara ailegatu da, bete-bete eginda

MAYDAYTERRANEO.
2019ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Atzo iritsi zen Aita Mari itsasontzia Lesbosera (Grezia), errefuxiatuei laguntza emateko hornigaiz beteta —oinetakoak eta neguko jantziak, batez ere—. Urriaren 20an atera zen ontzia Pasaiako portutik (Gipuzkoa). Berez, itsasoan bertan erreskateak egiteko atondutako ontzia da, eta arduradunek ahalegin ugari egin dituzte horretarako baimena lortzeko. Espainiako Gobernuak ez die baimenik eman oraindik, ordea, eta azkenean hori gabe daude berriz itsasoan, errefuxiatuentzat premiazkoak diren hornigaiak garraiatzen, aurretik ere egin duten moduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.