Irudia. Iruñea

Erasoen aurkako arreta zentroa, zabalik

IÑIGO URIZ / FOKU.
2019ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Bosgarren urtez, zabalik da jada Iruñeko Udalak sanferminetan jartzen duen gunea, indarkeria matxistaren inguruko informazioa eta laguntza emateko. Gazteluko plazan paratu dute, eta zerbitzua emango du uztailaren 14ra arte, honako ordutegi honekin: 11:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 01:00etara. Eskuorriak, eranskailuak eta txapak banatzeaz gainera, indarkeria matxistari buruzko informazioa emanen dute hango langileek, eta aholkularitza eta laguntza zerbitzuak ere eskainiko dizkiete eraso baten biktima izan diren emakumeei, bertan zentralizatuko baitituzte udalaren baliabide medikoak, juridikoak, psikologikoak eta polizialak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.