HILBERRIA. Chicha Mariani

Argentinako amona ospetsu nekaezina

2018ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
Maria Isabel Chicha Chorobik de Mariani (San Rafael, Argentina, 1923) Maiatzeko Amonen sortzaileetako bat izan zena, atzo hil zen, 94 urterekin, buruko isuri baten eraginez. Hamar egun zeramatzan La Platako ospitale batean, eta atzo gauean hil zen. Maiatzeko Amonen elkartearen sortzailea izan zen, eta zuzendariordea.

Diktadura garaian (1976-1983), haren etxera sartu, eta alaba hil zioten, bai eta familiako beste zenbait kide ere. Biloba bizirik atera zela jakin zuenean, haren bila aritu zen 42 urtez, baina ez zuen sekula aurkitu. Clara Anahi Mariani bilobaren omenez Anahi elkartea sortu zuen, 1996an, Maiatzeko Amonak utzi eta zazpi urte geroago. Diktadura garaian desagertutako milaka pertsonetako bat zuen biloba. Miguel Etchecolatz militarraren aginduz ehunka soldaduk hustu zituzten etxeak, eta hala eraman zuten Clara Anahi. 1977an, senitartekoen bila ari ziren pertsona ugari ezagutu zituen Chichak, eta urte berean Maiatzeko Amonak elkartea sortu zuen, Licha de la Cuadrarekin batera, desagertuen gaineanikertu eta familiak atzera batzeko.

Giza eskubideen aldeko aktibista izan zen gaztetatik, eta oso ezaguna egin zen Argentinan, batez ere La Plata hirian. Memoria historikoaren ikurra da han.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.