Raul Garciak 2020ra arte luzatu du kontratua

2018ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Athleticek eta Raul Garciak akordioa lortu dute jokalariaren kontratua beste urtebetez luzatzeko, 2020ko ekainaren 30era arte. Raul Garciari urtebete barru amaitzen zitzaion lan hitzarmena, baina aukera zegoen beste urtebetez luzatzeko. Eta horixe egin dute klubak eta jokalariak. 31 urteko erdilariak hiru denboraldi egin ditu Athleticen, eta funtsezkoa izan da bai Ernesto Valverderentzat bai Jose Angel Zigandarentzat. 135 partida jokatu ditu, eta 39 gol sartu. Egun, gaixo baimena hartuta dago, bihotzeko arritmia bat sendatzeko ebakuntza egin baitzioten duela hiru aste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.