Irudia. Durango
Siriako Ipar eta Ekialdeko ordezkaritza bat, biran

Durangoko Udalak harrera egin zion atzo Siriako Ipar eta Ekialdeko Administrazio Autonomoko ordezkaritza bati, herriko udaletxean. Ima Garrastatxu alkateak hartu zituen Nariman Evdik Siriako Ipar eta Ekialdeko Idazle eta Intelektualen Batasunaren presidentea, Rawda Hassan Jazira kantoiko Kultura ministroa eta Manal Mohammad Kongreya Star elkarte feministako batzorde diplomatikoko kidea. Eskualde autonomoko egoerari buruzko dokumental bat eta Hala erre liburua aurkeztera etorri dira Euskal Herrira. BERRIAren babesarekin argitaratu da liburua.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.