Albistea entzun

KRITIKA. Antzerkia

Duintasun irakaspena

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS Tamaina handiagoan ikusi

Agus Perez -

2016ko urriak 4

'Treblinkara azken trena'

Zuzendaritza: Mireia Gabilondo. Jatorrizko ideia eta argumentua: Ana Pimienta, Fernando Bernues. Testua: Patxo Telleria. Lekua: Donostiako Larratxoko Kultur Gunea. Eguna: Irailak 30.

Ideia batengatik hiltzea erraza dela zioen Janusz Korczakek: askoz zailagoa dela ideia baten alde bizitzea. Varsoviako ghettoan umezurztegi bat antolatu zuen mediku eta pedagogoak eta Stefania Wilczynska haren lankide nekaezinak gizatasun eta duintasun irakaspen itzela eman zuten nazien krudelkeriaren aurrean. Haien figurak eta eredua deskubritzeak piztu zuen Ana Pimentarengan antzezlan hau taularatzeko gogoa.

Berrehun ume omen zeukan umezurztegi hark eta berrehun bat leku bete ditugu ikusleok leku hartako gela nagusian, ohatzetan etzanda edo egurrezko mahaien aurrean eserita. Gelako mutur bakoitzean ekintzarako beste leku esanguratsu batzuk atondu dira, hala nola sendagilearen kontsulta eta bulegoa, antzerki emanaldiak emateko lekua eta musika gela, Eneko Sagardoik estilo finez jo duen piano zahar batez hornitua. Antzezleak ikusleon artean ibili dira gu geu gertakizun haien parte izan garelako, eta lekuak ematen zuen azken aukera ere baliatu da, kanpoalderako atea ganoraz baliatuta, bisitan etorri direnak —naziak zein juduak— handik sartu direlako, eta bertatik irten direlako umeak eta bi helduak Treblinkarako trenera joateko, holokaustorako bidean.

Jatorrizko pertsonaiei zor zaien begirunea dela medio, ez da Ana Pimenta eta Fernando Bernuesen argumentuan izugarrikeria nagusitu. Nahikoa zuten protagonistek Varsovian zeukaten panoramarekin eta kanpotik etorritako injerentziekin! Gainera, euste bide horretatik askoz argiagoak eta eredugarriagoak iruditu zaizkigu Korczak eta Wilczynskaren jarrerak, adibidez estoiko eta harro esan dutenean baldintza ikaragarri haietan umeen alde jardutea ez zela sakrifiziotzat hartu behar, bizitza-proiektuaren errealizazio pozgarritzat baizik.

Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean eta attrezzo zein jantzi egokiek lagunduta, jatorrizko pertsonaiak bezain eredugarri ibili dira antzezle guzti-guztiak, arlo profesionalean eta haiekiko distantziak gordeta, noski. Are gehiago kontuan izanda antzezleak albo-alboan eduki ditugula behin baino gehiagotan, urruntasunak emandako edozein artifizio ezabatuta eta horrek dakarren inplikazio mailarekin. Izen guztiak nabarmenduko nituzke hemen, baina Soroiz maisuarena azpimarratuko dut berriz ere, zortekoak garelako herri honetan bera bezalako aktore handia edukitzeagatik, bera ikusi eta antzezlea ez ikusteagatik, antzezten duen pertsonaia eredugarria baizik.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

'Irati' fimaren irudi bat. ©

'Irati' filma bost Goya jasotzeko hautagai da

Uxue Rey Gorraiz

'Ainhoa: Black is beltza 2' filma da hautagaien artean beste euskarazko lan bakarra

 

'Xabier Lete. Poema eta abesti guztiak' bildumaren aurkezpena, gaur goizean, Donostian. ©Jon Urbe / Foku

Xabier Leteren obra osoa argitalpen bakarrean bildu dute

Itziar Ugarte Irizar

Hiru liburukitan batu dituzte idazle eta kantariaren poema eta abesti guztiak. Alex Gurrutxaga eta Lourdes Otaegi arduratu dira edizioa apailatzeaz —1.000 orritik gora, denera—, eta bost argitaletxek elkarlanean eman dute argitara.

Felipe Juaristi idazlea, poema liburu berria esku artean duela, Donostian. ©Jagoba Manterola / Foku

Felipe Juaristik ‘Harrizko gaitz hau’ poema bilduma eman du

Ainhoa Sarasola

Mina du ardatz olerki liburuak, eta isiltasunak eta gelditasunak zeharkatzen dute, egileak azaldu duenez. Balea Zuria argitaletxeak plazaratu du.

<b>Txomin Urriza, Camille Dizabo, Annelise Arnaud-Cazamayou eta Alan Billi, Orbel taldeko kideak.</b> ©FANNY MAILLARD

Orbel, isiltasunari plaza eskainita

Ainize Madariaga

'Lur hezea' diskoa jalgi berri du taldeak. Hirugarren obra honetan, giro «mistiko» eta «berezia» landu dute taldekideek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.