HILBERRIA. Ginger Baker

Bateria jotzeko eredu bat

STEVE POPE / EFE / EPA.
mikel lizarralde
2019ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Jazzean eta rhythm and bluesean zuen oinarria, baina blues-rockean aurkitu zuen bere talentua garatzeko eremua. Ginger Baker, Cream hirukoteko bateria jotzailea, rockaren historiako perkusionistarik laudatuenetako bat, igandean hil zen, 80 urte zituela.

1960ko hamarkadan Londresen loratu ziren jazz eta rhythm and blues taldeetan aritu zen, baina Eric Claptonekin eta Jack Brucerekin osatutako Cream taldean lortu zuen inon baino oihartzun handiagoa. Gero, Afrikarekiko lilurak Fela Kutirekin lan egitera eraman zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.