Puigdemonti buruzko ebazpena, 14an

2017ko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Belgikako epaileak hilaren 14an ebatziko du Carles Puigdemonten aurkako euroagindua onartu ala ez. Kataluniako Gobernuko presidenteak eta Meritxell Serret, Toni Comin, Lluis Puig eta Clara Ponsanti kontseilariek atzo deklaratu zuten Belgikako Justiziaren aurrean, Bruselan. Jaume Alonso-Cuevillas Puigdemonten defentsako abokatuak adierazi zuen fiskaltzak estradizio eskaerari eutsi diola. Defentsak uste du, aldiz, Espainiako Justiziaren esku utziz gero ez direla bermatuko akusatuen oinarrizko eskubideak. Aldeetako batek ebazpenari helegitea aurkeztuz gero, behin betiko epaia otsailera arte atzeratu daiteke.

Defentsaren esanetan,Gorenak kausa guztia bere gain hartu izanak euroaginduari eragingo dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.