Jon Penche Gonzalez. Historian doktorea EHUn

«Udal akordioa izan beharko litzateke sinbolo horiek kentzeko bidea»

Jon Rejado.
2019ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Historia Garaikidean doktoreaeta Dokumentazioan eta Ondare Historikoaren Kudeaketan diplomaduna da Jon Penche Gonzalez (Bilbo, 1977).

Zer omentzen zuen gurutzeak?

1938an, hiru ontzi frankistak Italiako konboi bat babesten ari zirela, Errepublikako ontziekin topo egin zuten Palosko portuan [Cartagena, Espainia]. Baleares ontzia urperatu zuten. Errepublikanoen garaipenak ez zuen eraginik izan, gerora.

Italiako konboiak zer zeraman?

Ez dakite, baina frankistakhornitzeko helburua izango zuen. Gudan parte ez hartzeko itunari muzin egin, eta Erresuma Batuko ontzien aurretikpasatu zen. Are, Erresuma Batuko ontzi batek Baleares ontziko 435 soldatu erreskatatu zituen. Orotara 786 hil ziren. Horien artean gurutzean agertzen ziren ondarroar horiek. Dena den, bi flotetan euskal herriko marinelak zeuden.

Zergatik da garrantzitsua bataila hura?

Frankismoak propagandarako baliatu zuen. 1940an film bat ere egin zuten, marinel frankisten ausardia goratzeko. Ondarroan bataila hori gogorarazteko bi monumentu zeuden. Are, Espainian badaude bataila horri gorazarre egiten dioten beste ikur batzuk.

Jaurlaritzak ikur frankista gisa hartu zuen, eta legebiltzarrak udalei eraisteko eskatu, baina herritar talde batek bota du.

Gurutzeak zituen ezaugarriengatik kentzeko moduko ikurren artean zegoen, nire ustez. Erabaki hori, dena den, udalaren erabakiz gertatu behar zela uste dut.

Hilerriko ikurrarekin zer egin beharko litzateke?

Gerraren alde baten gorazarre egiten du. Are, gerra hori aurreko gerra karlisten jarraipen gisa hartzen du. Ikur hori ere ikertzeko modukoa litzateke. Dena den, sinbolo horiek kentzeko bidea udal akordio bidezkoa izan beharko litzateke. Gogora institutuak horretan lagun dezake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.