Neska adingabe batek sexu eraso bat salatu du Gasteizen asteburuan

Erredakzioa
Gasteiz
2019ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Asteburu honetan Gasteizen neska adingabe batek salatutako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza. Emakumeak adierazi du gizon batek mozkorrarazi egin zuela, eta ondoren jazo zela erasoa: bortxatu egin zuen, Gasteizko parte zaharreko taberna bateko komunetan. Ertzaintza gizonaren bila dabil orain, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez. Ertzaintzak ez du baieztatu biktima Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean dagoenik, baina, hainbat hedabideren arabera, egoera horretan dago.

El Correo egunkariak eman zuen atzo albistea. Asteburuko erasoaz gainera, beste baten berri eman du: Arabako aldundiaren tutoretzapean dagoen beste adingabe batek ere sexu eraso bat salatu zuela orain dela hiru aste Gasteizen. Hark ere salatu zuen edanaren ondorioz konortea galduta zegoela eta gizon batek eraso egin ziola. Gizon bat atxilotu zuten eraso horrekin lotuta, baina Segurtasun Sailak ez zuen berria zabaldu. Asteburu honetako erasoarekin lotuta, oraindik ez dago atxiloketarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.