Noiz sortua: 2018-05-03 00:30:00

Hazkunde erritmoa moteldu egin da

Berria -

2018ko maiatzak 3

Euroguneko ekonomiari buruzko susmoak baieztatu egin dira. Datu aurreratu batzuek iragarri zuten industriaren jarduerak behera egin duela 2018aren hasieran, eta Alemanian jaisten ari direla produkzioa eta esportazioak. Ondorioa atzo ikusi zen, Eurostatek jakinarazi zuenean euroguneko barne produktu gordina %0,4 hazi zela 2018ko lehen hiruhilekoan, aurrekoan baino 0,3 puntu gutxiago. Urte arteko hazkundea %2,8tik %2,5era jaitsi da. Hazkunde tasarik motelena da 2016ko udaz geroztik. Adituak ez dira ados jartzen motelaldia behin-behinekoa den ala joera baten hasiera.

Moteltze horren aztarnarik ez dago oraindik Euskal Herriko ekonomian. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa %0,8 hazi zen BPGa hiruhileko batetik bestera, eta %3,1 urte arteko tasan (hamarren bat gehiago, bietan). Nafarroa, berriz, %1 eta %3,3, hurrenez hurren.

Langabeziari dagokionez, otsailean baino 83.000 langabe gutxiago zeuden martxoan eurogunean, eta 94.000 gutxiago EB osoan. Aldaketarik ez da, ordea, langabezia tasetan: %8,5 eurogunean, eta %7,1 EBn.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Koronabirusaren azken datuak

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 12.944 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 846 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 4.601 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Erosketak egiteko ilarak Gasteizen. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Osakidetza test azkarrak erabiltzen hasi da

Berria

Italiako Gobernuak herrialdean lehorreratzeko debekua ezarri die Mediterraneoan migratzaileak erreskatatzen dituzten ontziei. «Osasun larrialdiak irauten duen bitartean, ezin dira oinarrizko baldintzak bermatu», adierazi dute.

Herritarren ilada Ordiziako azokan, itxialdiaren hasieran. ©Jon Urbe/ Foku

Baserritarrak haserre, Jaurlaritzak azokak debekatu dituelako

Iker Aranburu

EHNEk uste du Jaurlaritzak ez duela eskumenik salmenta zuzeneko eremuak debekatzeko. "Erabaki tamalgarria», Enbaren ustez

Osasungintzako langileak txaloka Nafarroako ospitale gunean ©Idoia Zabaleta, FOKU

Koronabirusaren hedapena geldotzen ari da Nafarroan, baina ez Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Ainhoa Larretxea Agirre

Lau hildako eta 112 kutsatu berri izan dira Nafarroan azken orduetan, eta hildakoak hamazazpi dira Araban, 25 Bizkaian eta hamar Gipuzkoan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Berria

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna