Ronnie Kasrils NEBeko kidea omenduko dute

2018ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Konferentzian, Sortuk esker ona adieraziko dio Ronnie Kasrils Hegoafrikako politikaria eta Nazioarteko Egiaztatze Batzordea zeneko kideari. Elejabarrietaren arabera, Euskal Herrian «ETA erakundearen armagabetzean parte hartu duen Egiaztatze Batzordeko kide gisa egindako lanak egin du ezagunago, baina aurretik ere Euskal Herriarekin eta bereziki ezker abertzalearekin harreman ugari izan ditu». ANC Afrikako Kongresu Nazionalean ardura ugari izandakoa da Kasrils. Iaz, Pat Rice eta Verena Graft omendu zituzten, «urteetan Euskal Herriari eta ezker abertzaleari laguntzeagatik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.