ABEEak luzatzeko bilera, gaur

2021eko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Yolanda Diaz Espainiako Lan ministroa CCOO eta UGT sindikatuekin eta CEOE patronalarekin bilduko da gaur, ABEE enpleguak aldi baterako erregulatzeko espedienteak luzatzea hitzartzeko. Araudian aldaketa handirik ez duela egingo agindu du ministroak, eta noiz arte luzatuko duten da zalantza nagusia. «Txertaketa bukatu arte» egiteko eskatu zuen atzo CEOEk, eta uda amaiera aipatu dute gobernuko iturriek.

Edonola ere, behin pandemiari lotutako ABEEak amaitzen direnean, aldi baterako erregulazioen araudi iraunkor bat sortuko duela agindu dio Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari. Aurten bertan jarri nahi du indarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.