Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Donostiako metroko obrak «geldi eta sendo» doaz, Arriolaren arabera

Asteartean, Donostiako Zubieta kalean agertutako zuloa.
Asteartean, Donostiako Zubieta kalean agertutako zuloa. ANDONI CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Joxerra Senar -

2020ko azaroak 19

Atzo, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu zuen asteartean Zubieta kalean agertu zen zuloa «erlazionatuta» dagoela ekainean azaldutakoarekin. Arriolaren esanetan, segurtasun arazoa konpontzeko lanetan jarraitzen dute, baina, era berean, onartu zuen ez direla gai bermatzeko ez dela eragozpen gehiago egongo, tratamendu prozesuaren «lehen fasean» baitaude: «Beti lehenesten dugu segurtasuna, eta, horretarako, pauso sendoz joango gara, baina aldi berean modu lasaian eta motel».

Ekainaren 5ean zulo handi bat agertuz geroztik, obra korapilatu egin da. Herritar ugarik obrak bertan behera uzteko eskatzen dute. Atzo, Donostiako Txomiñenean zaharberritutako etxebizitzen inaugurazioan izan zen Arriola, eta, ezinbestean, Easo plazatik Mirakontxa arteko obren nondik norakoez galdetu zioten kazetariek.

Arroka porotsuetan dagoen bide karstiko baten barrena igaro da ura, eta astearteko zuloa eragin du. Arriolaren arabera, Euskal Trenbide Sareak tokian bertan konpondu zuen arazoa, eta inguru guztian ekainean azaldutako arazo horri aurre egiteko betetze lanetan dihardute.

Lehenik eta behin, lehen fasean, zementu likidotu baten moduko kare-esne morteroa injektatzen ari dira «Kontxako arkupe azpian» —kare esne hori ondoren sendotu egiten da—. Bigarren fasean, «jada baimendutako antzeko tratamendu bat egingo da hondartzako harearen azpian». Azkenik, Xabier Zubiri plazan ariko dira, Londres Hotelaren eta Easo kalearen artean. Arriolaren arabera, fasekako tratamendu hori hautatu dute, profesionalen irizpideek hala gomendatuta.

Arriolaren esanetan, guztia amaitu arte ezin da bermatu arazo gehiago sortuko ez denik; baina behin amaitutakoan, «lur azpiko arazoak konponduko dira, eta horrek guztiei segurtasun bermea eskainiko die». Hori egindakoan ekainetik geldi diren obrek aurrera egingo dutela ziurtatu zuen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Labik urriaren 5ean egin zuen azken bilera ©Jaizki Fontaneda/ Foku

Urkulluk etziko deitu du Labiren bilerara, osasun larrialdia ezartzeko

Edurne Begiristain

Osasun larrialdia ezartzearekin batera indarrean sartuko diren neurri murriztaile berriak adostuko dituzte bileran. COVID ziurtagiria noiz eta nola ezarriko den ere zehaztuko dute.

Hiesa: GIB positiboen ahotsa

Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur

Paulo Ostolaza - BerriaTB

Aurten bete dira 40 urte lehen kasuak agertu zirenetik. GIB positibo diren bi pertsonari eman nahi izan die hitza BERRIAk: Joseba Errekalderi eta Josu Unanueri. 1990eko hamarkadan jakin zuten seropositibo zirela, eta ordutik hona bizi izandakoak kontatu dituzte. BERRIAk sakon landu zuen gaia igandean.

Herritar batuk, larunbatean Iruñean, ziurtagiria erakusten. / ©Idoia Zabaleta, Foku

Gorenak baimendu egin du ziurtagiria eskatzea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere

Jon Ordoñez Garmendia - Ion Orzaiz - Irati Urdalleta Lete

Espainiako Auzitegi Gorenak onartu egin du Eusko Jaurlaritzaren helegitea, eta ebatzi du zenbait tokitan sartzeko ziurtagiria aurkeztu beharra «egokia, beharrezkoa eta proportziozko neurri bat» dela.

Gasteizen, Armentiako gas putzuak ustiatzeko proiektuan atzera egin behar izan zuen Jaurlaritzak. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Interes orokorra eta udal eskumenak aurrez aurre jarriko dituen zuzenketa bidean da

Jone Arruabarrena

Pil-pilean dago legearen inguruko eztabaida, EAJ eta PSEk aurkeztutako zuzenketaren ondoren. Zuzenketa onartuz gero, litekeena da ondorioak izatea udalen eskumenetan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.