Autodefentsa sarekoen epaiketa atzeratu egin dute

2021eko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Langileen Autodefentsa Sareko (LAS) Bilboko kideen aurkako epaiketaren hasiera apirilaren 15era atzeratu dute. Limpiezas Arana Bilboko enpresaren «esplotazioa» salatzeko kanpainako elkarretaratze baten harira, gaur ziren deklaratzera joatekoak lehen bi akusatuak: enpresa salatua duen langile ohia eta LASeko kide bat. Epaileak, baina, apirilaren 15era atzeratu du, eta beste hiru pertsona deitu ditu deklaratzera. Erabakiaren oinarrian asteleheneko gertakariak daude. Egun horretan, Espainiako Poliziak LASeko lau kide atxilotu zituen, eta egun osoa izan zituen polizia etxean. LASen arabera, epaileak deituriko pertsonetako bat ez zen kontzentrazioan egon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.