Italiako Giroa

Damiano Cimak ezustean hartu ditu esprinterrak Italiako Giroko 18. etapan

Julen Etxeberria.
2019ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Handia egin zuen atzo Damiano Cimak (Nippo Vini Fantini) Italiako Giroko hemezortzigarren etapan. Italiarrak ametsetako eguna osatu zuen: lehenbizi, eguneko ihesaldian sartu zen Nico Denzekin (Ag2r) eta Mirco Maestrirekin (Bardiani); gero, lan eskerga eginez, aldea handitu zuten; azkenik, tropelaren azken ahaleginari eutsi zion, eta gai izan zen azken zuzengunean esprinterrak ezustean harrapatzeko. Bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen Pascal Ackermannek (Bora), faborito nagusiak.

Sailkapen nagusian ez zen izan aldaketarik. Richard Carapazek (Movistar) maglia arrosari eusten dio. 1.54ra dauka Vincenzo Nibali (Bahrain), 2.16ra Primoz Roglic (Jumbo Visma) eta 3.03ra Mikel Landa (Movistar). Murgiarrak 47 segundora du podiuma. Landak bihar izango du aukera erasoa jotzeko. Txirrindulariek 151 kilometro egingo dituzte Treviso eta San Martino di Castrozza artean. Hiru mendate igoko dituzte: San Boldo —6,5 kilometro eta %7,2— Lamon —7,4 km eta %3,7ko pendiza— eta San Martino di Castrozza —13,6 km eta %5,6—. Azken horretan amaituko da saioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.