Pujolek hilaren 26an emango ditu azalpenak

2014ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Jordi Pujolek agerraldia egingo du hilaren 26an Kataluniako Parlamentuan 30 urtez atzerrian gordetako ondasunei buruz argibideak emateko. Alderdi orok egin zuen eskaera, eta parlamentuko mahaiak hartu du erabakia. Prest agertu da Kataluniako presidente ohia.

Irailaren 22tik aurrera izatea gura zuen Pujolek, Diadan eta politika orokorraren inguruko eztabaidan eragin ez zezan. Uztailean onartu zuen urteetan ukatutakoa: dirua legez kanpo ezkutatu duela. «Presazko agerraldia» galdegin zuten parlamentuko taldeek. Presidente ohiaren seme Jordi Pujol Ferrusolak astelehenean deklaratu zuen inputatu gisa Auzitegi Nazionalean, dirua zuritzea egotzita. Ez zioten neurririk aplikatu.

Jordi Pujolen agerraldian parte hartzeko eta eskura duen informazioa emateko prest da Artur Mas Kataluniako presidentea. Dena dela, lehenik Pujolen azalpenak entzuteko eskatu du. Ikertzen segitzea erabakiz gero, azalpenak emateko arazorik ez duela esan du, alderaketak baztertuz: «Ez naiz Pujol. Naizenagatik epaitu behar naute». Pujolek galderei banan-banan erantzuteko eskatu du oposizioak. CiUk, alabaina, ez du babestu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.