Hamabi film Horizontes saria jasotzeko lehian

Martinessiren 'Las herederas'-ek irekiko du Donostiako Zinemaldiko Horizontes Latinos saila. Lan hori Berlinalen ere saritu dute aurten
Marcelo Martinessiren <em>Las herederas</em> filmeko irudi bat.
Marcelo Martinessiren Las herederas filmeko irudi bat. BERRIA

Amagoia Gurrutxaga Uranga -

2018ko abuztuak 11
Latinoamerikan ekoitzi, zuzendu edota girotutako hamabi film luze lehiatuko dira aurtengo Donostiako Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean, 35.000 euroko saria ematen duen Horizontes saria jasotzeko. Marcelo Martinessi paraguaiarraren Las herederas lanarekin hasiko dute lehia. Fipresci eta Albert Bauer sariak jaso ditu film horrek aurtengo Berlinalen, eta Ana Braun protagonistari emakume aktore onenaren Zilarrezko Hartza eman diote. Martin Rodriguez Redondo argentinarraren Marilyn ere Berlinalen estreinatu zuten. Ez dira horiek Horizontes Latinos sailean lehiatuko diren lanen artean nazioarteko beste zinemaldiren batetik pasatutako bakarrak. Julio Hernandez Cordon estatubatuarraren Cómprame un revólver, esaterako, Cannesen erakutsi dute; Ana Katz argentinarraren Sueño Florianópolis Karlovy Varyko (Txekia) zinemaldian saritu dute; eta Alvaro Brechner uruguaiarraren La noche de 12 años zein Carlos Reygadas mexikarraren Nuestro tiempo, berriz, Veneziako Mostran eskaini ostean helduko dira Donostiara.

Horizontes Latinos saileko gainerako lanak dira: Agustin Toscano argentinarraren El motoarrebatador; Beatriz Seigner brasildarraren Los silencios; Ignacio Juricic Merillan txiletarraren Enigma; Maria Alche argentinarraren Familia sumergida; Aly Muritiba brasildarraren Ferrugem/Rust eta Eugenio Canevari argentinarraren Figuras-ek.

Hamabi filmotatik zortzi —Las herederas, Marilyn, El motoarrebatador, Los silencios, Enigma, Ferrugem/Rust, Familia sumergida eta Figuras— Zinemaldiko Gazteriaren saria jasotzeko hautagai ere badira, zuzendarien lehen edo bigarren lanak direlako.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna