Bilboko Aste Nagusia

GAUR ZER

Zirkua, ospitalean. J. PRIETO / FOKU.
2019ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun

Bertso bazkaria jaigunearen erdian



SANTIAGO PLAZA. Bertsozaleentzako ezinbesteko topagunea izan ohi da Santiago plaza egunero. Gaur ere hala izango da, baina bertso-bazkari formatuan arituko dira kantuan Onintza Enbeita eta Igor Elortza bertsolariak, 14:30etik aurrera.

Aste Nagusia ospitalera iritsiko da



OSPITALEA. Aste honetan Marijaiak Bilboko bazter ugari bisitatuko ditu, baina geldialdirik bereziena egingo du gaur Basurtuko ospitalean. Zirkuarekin batera joango da, han gaixo dauden haurrak bisitatu eta Aste Nagusiko festa giroa haraino eramateko.

Trabestitzea, poteoa egiteko beste aitzakia



PINPILINPAUXA. Aste Nagusian edozein aitzakia da ona poteoan ibiltzeko. Mozorrotu eta gauza bera egiteko aukera edukiz gero, deialdia are tentagarriagoa bihur daiteke. Pinpilinpauxa konpartsan biak uztartzeko aukera egongo da, gaur, 18:00etatik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.