Bilboko Aste Nagusia

GAUR ZER

Hiri krosa. M. RAMIREZ / FOKU.
2019ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun

Kaleko antzerki eskaintza, goizez nahiz gauez



JAIGUNEAN. Aste Nagusian ohitura handia dago antzerkira joateko, baina areto itxi batean sartu nahi ez duenak, kaleko eskaintza ere badu aukeran. 13:30ean eta 21:00etan Gas plazan El Cazador ikusi ahalko da gaur, eta 19:30ean, Txikigunean, Prozak.

Festak korrika ere ospatzen direlako Bilbon



AREATZA. Aste Nagusian ez da dena jaia, kirolak ere badauka bere txokoa. 23 urte dira Hiri Krosa egiten dela, eta, hasieratik, bilbotarren artean harrera beroa eduki du ekinaldiak. Adin eta maila askotako korrikalariek hartuko dute parte, 17:00etan irtenda Areatzatik.

Konpartseroek elkar bustiko duten eguna



ERRIPAN. Ur jolasetarako eremua da Erripa Aste Nagusian zehar. Herritarrentzako joko ugari egiten dituzte konpartsetako kideek jaiak irauten duten bitartean, eta, gaur, 11:45ean, elkarren artean ariko dira urarekin jolasten. Lehor aterako denik ez da egongo, hori ziur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.